Helburuak

 

A moduloa: Industrializatutako eraikuntza teknika ekologikoak

  • Eraikuntza sektorearen eraginkortasun industrialaren hazkundea gure eraikin eta hirietan desiragarria den jasangarritasun maila lortzeko oinarrizko faktore bezala azaldu da Europa mailan.
    Prozesua beste industria sektoreetan baina konplexuagoa da; baina sektorean den kontzientziazio mailagatik jada hartutako eta hartu daitezkeen konpromezuak betetzeko eta bestelako ekoizpen jarduerekin dagoen interakzioa dela eta ezinbestekoa egiten da.
    Aurreikusitako ekintzek ikasleei prozesuen industrializazioaren aukerak erakutsi nahi dizkiete, esanguratsuak diren adibideak azalduz eta industrializatutatko osagaiak dituzten sistemen diseinuan ikaslea lagunduz.
    Garapen metodologikoa eraberritzen ari diren ekaikinetan eta eraikin berrietan industrializazio maila desberdinak dituzten eraikin sistemen eraginkortasunaren analisi konparatuarekin hasten da.
    Moduluaren azken gaiak industrializatutako eraikinen itxiera eta berziklapen eta berabilpen planak aztertzen ditu.

 

 

B moduloa: Energia iturri berriztagarriak eraikuntzan

 

Azken mendeetan mendebaldeko herrialdeen garapean planeta osoan diren energia fosilen erretserben esplotazioan oinarritu da.
Gaur egun, Lurrak hainbat klima aldaera jasaten ari da eta egun dugun garapen maila aipatu energia modeloarekin mantentzea ezinezkoa bilakatu da.
 
Datozen hamarkadetan energia iturri berriak nagusitzen hasi beharko dira oreka lortu ahal izateko. Aurrezteaezinbestekoa bilakatu den une honetan, energi iturri berriztagarriek paper garrantzitsua jokatu behar dute, etaenergia fosilak berriz, lehengai eta funtzio estrategikoetarako soilik erabiliko dira."Energia berriztagarrien integrazioa eraikuntzan" moduloak aipatu energien aplikaziorako metodologiaaztertzen du, eta eraikin ingurugiro-sistemetan integratzeko irtenbide eraginkorrak ere ikertzen ditu.

 

 

C moduloa: Hirigintza ekologikoa. Azpiegitura eraginkorrak. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa. Ingurugiro proiektua

 

Azken boladan, hirigintza berri bat azaldu da, eta honetan, aurretiko faktore baldintzagarriak inguruarekiko dagoen kezka berrira, energia kontsumoaren aurrezpenera eta mugikortasun modelo berrietara moldatu behar dira; hori guztia, hiritar guztien bizitza kalitate hobea sustatuz.
Zenbait adituen ustetan, gure hiriek ezin izango diete erronka berriei aurre egin, azken batean ezin baitirajasangarriak izatera iritsi. Agian zuzen dira; baina hiriak hor dira eta izate hori, elkartasun jarrerak garatzeko ahalmenera baldintzatuta egongo da.
Aurkezten den moduloan, hirigintza ekologikoaren eskakizunak aztertzen dira, bere garaiarekin bat egiten duen hirigintza berriaren diseinurako oinarriak azaltzen dira, momentu desbedrinetako adibideak aurkezten dira eta esku-hartzeetara aplikagarri den metodologia ere proposatzen da. Hauek guztiek, medio berriekin eta teknologia berriekin egun ditugun hiriak eraldatuko dituzte.
Gizakiaren esku hartze guztien ikuspegi ekologikoa negatiboa izan da maiz. Hala ere, gizakia eta berak egindako lana esperientziaren eta garapen naturalaren parte dira. Zentzu horretan, aipatu ikuspegia positiboa bilakatzea eta hirien ingurumen-inpaktu kontzeptuaren pean dagoen kezka hiri giroa duen proiektu batek sortu behar duen konfidantzagatik ordezkatzea espero dugu.

 

D moduloa: Ingurugiro eskakizunak. Naturaren elementuen aurreko jarrerak

 

Modulo honen xedea ikaslea eraikuntza jasangarriaren eremuan barneratzea da. Aurreikusitako gaiek, egun arteak bizi duen egoera errepasatzen dute, eta kanpo aldagai baldintzatzaileetan eragina duten ingurumen aspektuak aztertzen dituzte, kokapenezkoak, klimatikoak, kulturalak, ezagupen eta eskuragarri diren medioenak eta eraikuntza prozesura loturik dauden baldintzarenak: funtzionalitatea eta erosotasuna, ingurumen araudiaren betetzea, aukera teknikoak, muga  ekonomikoak eta erabaki estetikoak.

 

 

E moduloa: Eraikuntza teknika ekologikoak

 

Hasi berria den ingurumen iraultzak iritzi eta epai desberdinetarako bide eman du. Hauek guztiak, eremu itxietan nolabaiteko egiantza azaltzen badute ere, ez dute hainbat ekintzek baldintzatzen duten sistemen benetazko analisia egitea uzten.
Modulo honen xedea ikasleari sistemen, elementuen eta eraikuntza materialen ezaugarri eta efizientzia modu objetiboan aztertzeko eta ebaluatzeko gaitasuna emango dion ezagupen teknologiko nahikoa ematea da.
Horrela, ikasleak aipatu elementuen ingurumen-inpaktua zehaztu ahal izango du eta ingurumen emaitzen arabera ahalik eta indeterminazio gradu baxuenarekin erabili ahal izango ditu. Metodologiaren garapena lurraldearen analisitik abiatzen da, hiri-eremua, eraikuntza berriko eraikina eta eraikinen birgaiketa aztertuz.
Modulo honetako azken gaiak eraikuntzak sortzen dituen zaborren kudeaketa, eraikitako eremuan dagoen uraren zikloa eta kutsadura luminikoa dira.

 

F moduloa: Ingurumen-arkitektura sistemen diseinua

 

Modulo honetako gai-zerrendan ikasleari bere erabaki teknikoek zein nolako ingurumen-ondorioak izango dituen jakiteko aukera emango dion lan metodologia azaltzen da.