Eraikuntza-jarduerak ingurumenean dituen eraginak hauek dira:
• Litosferako lehengai-erauzketaren %60
inguru.
• Atmosferara isurtzen den CO2ren %50
eraikinak egin, erabili eta eraisten diren garaian
sortzen da.
• Biztanle bakoitzak urtean tona bat
hondakin inguru sortzen du; hondakin horiek neurri handi
batean birziklagarriak dira (%85 inguru) baina
sarritan zabortegietara joaten dira.
• Ur kontsumo osoaren %12. Oso
urbanizatuak dauden eremuetan eraikinei dagokien ur
kontsumoa kontsumo osoaren %60 baino gehiago da.
Orain dela gutxi onartu den
Eraikuntzaren Kode Teknikoak eraginkortasun energetikoa
eta ingurumenaren babesa proposatzen ditu estrategia gisa,
eta horiek gauzatzeko arautegi zorrotzago bat ezartzen
du, ikuspegi bateratzaile eta unibertsal bat eskainiz
eta horren barruan eraikuntza arloko eragileak eta jabe
diren erabiltzaileak sartuz. Garapen Iraunkorraren Euskal Estrategiak
(2002-2020) oinarrizko hiru estrategia ezarri ditu
erakuntzasektorerako:
• Erainkuntza iraunkor baterako esparru
politiko bateratua ezartzea.
• Administrazioa sektoreko bezero
nagusia dela kontuan izanik, arlo horretan gidaritza-jarrera
hartzea eta eredu izatea.
• Sektorearekin batera jardun eta
elkarlanean aritzeko ikuspegia proposatzea.
Oñati Plaza 2. 20018 Donostia-San Sebastián
Tel. +34
943018406 Fax +34 943048101
Email mila.aizpurua@ehu.es
